Psikopedagogia

Zure seme-alabei hobetzen laguntzen

PSIKOPEDAGOGIA

Ikaskuntza zailtasunak bere barnean irakurketa, idazketa, kalkulua eta arrazoibide kognitiboen nahasketen multzo heterogeneoa dira. Ikaskuntza zailtasunen aurrean gaudenean ikasleak duen benetako errendimendua eta bere adinari dagokion errendimenduaren artean diskrepantzia bat dago. 

Era honetako zailtasunak betidanik egon dira. Gaur egun ikasleen irakaskuntza akademikoetan eragina duten nolabaiteko nahasteen prebalentzia %12-an balioztatzen da.  Arruntenak diren nahaste hauen artean dislexia, disgrafia, diskalkulia eta arreta falta aipa ditzakegu besteak beste.

Ikasketa zailtasun hauek garaiz detektatzen badira eta interbentzio egokia martxan jartzen bada hauetariko asko konpensatzen dira; aldiz, eskuhartze ezak errendimendu eskasa eta eskola-porrotarekin elkartzen da.  

Arlo honetan ikaskuntza mailako zailtasun eta nahasi desberdinen  ebaluazioa, diagnostiko eta tratamenduak egiten ditugu ebaluazio protokolo zorrozki definituak eta teknika psikometriko aurreratuenak erabiliz.

Gure helburua ikasketa prozesuetan zailtasunak dituzten ikasleei laguntza ematea da. Eskuhartze horretan kasu bakoitzean inplikatuta dauden hezkuntza arloko profesional desberdinekin lan egiten dugu ahalik eta emaitza onenak lortzeko asmoz. Era berean, familiarekin batera lan egiteari eta gurasoen aholkularitzari ere arreta berezia eskaintzen diegu.

Eskolako aurrerapen egokia lor dezan, umeak dituen konpetentzia eta trebetasunak indartzeko lan egiten dugu.

Nola egiten dugu lana?

Elkarrizketa

Umearen istorioa ezagutzeko gurasoekin lehenengo elkarrizketa

l

Ebaluazioa

Umeak dituen gaitasun desberdinen inguruko ebaluazio psikopedagogikoa eta datu bilketa ikastetxean

i

Txostena

Egindako balorazioak eta interbentzioaren proposamena jasotzen dituen txosten psikopedagogikoa

Eskuhartzea

Umearekin bakarkako eskuhartzea

Aholkularitza

Guraso zein irakasleei aholkularitza

 

“Ezin duzu olatuak gelditu, baina surf egiten ikas dezakezu” 

Jon Kabat Zinn

Zubibarri Kalea 18
20560 Oñati
Gipuzkoa

TELF: 943 78 31 09

MUGIKORRA: 688 691 495

Osasun arloko zentru , zerbitzu eta establezimenduen erregistroa Zbk: 20 C.2.2. 8312