GAITASUN ALTUAK
Gaitasun altuko umeek profil eta ikas estilo desberdina duten umeak dira.
Orokorrean, batezbestekoa baino gaitasun altuagoa dute, kreatibitate maila aparta eta lanekiko ardura edukitzeko ahalmen bikaina.
Gaitasun altuko talde hauen barruan era askotako tipologia aurkitu dezakegu; hauek identifikatzea ezinbestekoa da norberak dituen konpetentziak eta trebetasunak egoki garatu ditzan hezkuntza-erantzuna bideratzeko.

Gaitasun altuko umea identifikatzen laguntzen diguten ezaugarriak alda daitezke ume horrek duen adina eta dagoen eskolako etaparen arabera, baina orokorrean hauek aipa ditzakegu:
• Azkar hasten da irakurtzen.
• Oso hiztegi aberatsa, duen adinerako.
• Jakin-min handia du gauza berriak ikasteko.
• Hobeto moldatzen da adinez nagusiagoak diren haurrekin.
• Ezohiko galderak egin ohi ditu (desberdinak, sakonak, originalak, abstrakzio handikoak, gai askotarikoak…).
• Oroimen ona , kontzeptuak barneratzeko erreztasuna…
Zure seme-alaba gaitsun altukoa izan daitekeelaren susmoaren aurrean, lehenengo psikologo kliniko batengana joan behar da dagokion ebaluazioa egiteko, ondoren eta zuzenena tutorearekin harremanetan jartzeko, eskolan ezarri beharreko neurriak martxan jarri ahal izateko.

Zubibarri Kalea 18
20560 Oñati
Gipuzkoa
TELF: 943 78 31 09
MUGIKORRA: 688 691 495
Osasun arloko zentru , zerbitzu eta establezimenduen erregistroa Zbk: 20 C.2.2. 8312

Zubibarri Kalea 18
20560 Oñati
Gipuzkoa
TELF: 943 78 31 09