Atentzio defizitaren nahastea

ATENTZIO DEFIZITAREN NAHASTEA

AFNH haurtzaroan gehien agertzen den nahastea da. Gaur egun bai bere detekzioan baita eskuhartzean ere aurrerapen nabariak eman dira.

AFNH duten umeek 3 eremutan agertzen dituzte sintomak:

  • Hiperaktibitatea edo gehiegi mugitzea.
  • Inpultsibitatea: bulakatiak dira , ekiten edota erantzuten dute ondorioetan pentsatu gabe.
  • Atentzio mantentzeko arazoak izaten dituzte.

Sintomatologia honek bere garapen pertsonala, akademikoa edota soziala oztopatu ditzake, horregatik dira hain garrantzitsuak detekzio goiztiarra eta dagokion tratamendua martxan jartzea.

AFNH dituen seinaleak ez dira berdinak ume guztiengan eta gehienbat agertzen den sintomatologiaren arabera nahastearen azpimota desberdinen aurrean aurkituko gara.

Hori dela eta ezinbestekoa da kasu partikular bakoitzaren ebaluazio egokia egitea, ebaluazio honetan inplikaturik egon beharko dira umea edo nerabea, gurasoak eta ikastetxea , lortutako emaitzen oinarrituta norbanako tratamendu pertsonalizatua ezarri ahal izateko.

Tratamendu horiek aspektu desberdinak ukitzen dituzte eta horregatik orokorrean profesional bat baino gehiago egoten da inplikatua:

  • Tratamendu farmakologikoa.
  • Tratamendu psikologikoa: giza trebetasunak, autoestimuaren hobekuntza…
  • Tratamendu pedagogikoa: arreta mantentzea eta ardaztea, ikasketa tekniken erabilera …

 

“Ezin duzu olatuak gelditu, baina surf egiten ikas dezakezu” 

Jon Kabat Zinn

Zubibarri Kalea 18
20560 Oñati
Gipuzkoa

TELF: 943 78 31 09

MUGIKORRA: 688 691 495

Osasun arloko zentru , zerbitzu eta establezimenduen erregistroa Zbk: 20 C.2.2. 8312