Jarrera arazoak

JARRERA ARAZOAK

Noizbehinka umeek eta nerabeek jarrera agresiboak eta aurkariak  agertzen dituzte, jarrera hauek pertsonalitatearen garapena eta sendotzea ahalbidetzen duten prozesu normalaren barruan kokatzen dira.   

Hala ere, agertutako jarreren intentsitatea eta maiztasuna bat ez datozenean umea zein nerabearen garapeneko unearekin ezinbestekoa da profesionalaren laguntza bilatzea,  jarreraren ezaugarriak ebaluatzeko eta eskuhartze egokia diseinatzeko. Eskuhartzerako neurriak arazoaren larritasunaren arabera aldatuko dira , baina orokorrean gurasoek jarrera kontrolatzeko estrategietan entrenamendua jasoko dute.

Jarrera arazo baten aurrean gaudela esaten diguten ezaugarrien artean , besteak beste aipa ditzakegu:
• Askotan haserre egotea.
• Maiztasun handiz helduekin eztabaidatzea edo haien arauak ez betetzea.
• Besteak molestatzea nahita.
• Norberaren hankasartzea besteei leporatzea
• Jarrera txarra.
Era honetako sintomatologiaren aurrean beharrezkoa den diagnostikoa egin dezakeen profesional baten eskuetan jartzea gomendatzen da, dagokion interbentzioa ezartzeko.

 

“Ezin duzu olatuak gelditu, baina surf egiten ikas dezakezu” 

Jon Kabat Zinn

Zubibarri Kalea 18
20560 Oñati
Gipuzkoa

TELF: 943 78 31 09

MUGIKORRA: 688 691 495

Osasun arloko zentru , zerbitzu eta establezimenduen erregistroa Zbk: 20 C.2.2. 8312