Helduen psikoterapia

Zure ongizatea, gure lehentasuna

HELDUEN PSIKOTERAPIA

Helduak egonezin emozionala eta gure egunerokotasunean oztopo bat izan daitezkeen zailtasun eta arazoetatik pasatzen gara bizitzan zehar.

Psikoterapiatik arazo desberdinei aurre egin diezaiekegu: depresioa, antsitatea, autoestimua baxua, giza harremanetarako zailtasunak, galerei aurre egitea…

Baliogarritasun zientifikoa probatu duten teknikak erabileraren bidez psikoterapiak gure ongizatea hobetzen , aldatu ezin duguna onartzen , alda dezakeguna aldatzen eta bizi-kalitate hobea lortzen laguntzen digu.

Prozesu terapeutikoak ongizate psikologiko zein pertsonala ahalbidetzen dituzten tresna desberdinekin dohaintzen dizkio pazienteari.

Konfidentzialtasun eta ulergarritasun espazio batean, psikoterapiak pertsonak lasaitasunez dituen emozio, sentimendu eta zailtasunen adierazpena ahalbidetzen du.

Lehen pausoa paziente eta psikologoaren arteko konfidantzako harreman bat sortzea litzateke. Harreman honetako funtsezko elementua entzumen aktiboa da, onarpenaren zutabea, pazientea epaitua senti ez dadin.   

Azken finean, sintomatologia baten hobekuntzara edo gure bizitzako momentu zehatz batzuetan zailtasunak eragiten dizkiguten arazoei irtenbidea emateko bideratuta dagoen aldaketa prozesu bat da.

Nola egiten dugun lana ?

l

Ebaluazioa

Ebaluazio psikodiagnostikoa, elkarrizketak eta kasu bakoitzean egokiak diren tresna psikologikoak erabiliz

w

Planteamendua

Tratamenduaren planteamendua eta lortzeko helburuak finkatzea

Eskuhartzea

Bakarkako eskuhartzea

 

“Ezin duzu olatuak gelditu, baina surf egiten ikas dezakezu” 

Jon Kabat Zinn

Zubibarri Kalea 18
20560 Oñati
Gipuzkoa

TELF: 943 78 31 09

MUGIKORRA: 688 691 495

Osasun arloko zentru , zerbitzu eta establezimenduen erregistroa Zbk: 20 C.2.2. 8312