UME ETA NERABEEN PSIKOTERAPIA
Garapenaren momentu desberdinetan bai umeek baita nerabeek ere aurki ditzaketen zailtasun emozionalak zein jokabidezkoak gainditzen laguntzeko erabiltzen diren teknika eta metodo multzoa da psikoterapia.
Haiekin burutzen dugun prozesuari esker euren inguruneko beste pertsonekin dituzten gatazkak konpontzen, emozioak ulertzen, sentimenduak partekatzen eta arazoei irtenbideak aurkitzen ikasten dute.
Psikoterapia-prozesu batek guraso, tutore eta ikastetxearekin elkarlana eskatzen du, hauek ume zein nerabeen garapen afektiboaren giltzarriak direlako .
Bere egunerokotasunean antsitatea, tristezia edo sufrimendua sortarazten dizkie esperientzia desberdinak izan ditzakete umeek (eskola aldaketa, familikide baten heriotza, gurasoen banaketa…) Batzuetan dituzten sentimenduak adierazteko ez dute hitzik edo ez dakite zelan interpretatu gertatzen zaiena eta ondorioz haserre, triste edo asaldatuta ager daitezke.
Bestaldetik nerabeak emozio altuko erantzunak eragiten dizkie aldaketa fisiologiko zein psikologiko garai batetik pasatzen ari dira. Noizbehinka, deituriko nerabeen krisialdi honetan eskola errendimenduan jaitsiera ematen da, kontsumoak edo arrisku beste portaerak izaten dituzte, oso urduri edo erasotzaile agertzen dira…, holakoetan psikologo baten interbentzioa beharrezkoa izaten da
Nola egiten dugun lana ?
Elkarrizketa
Ume edo nerabeei gerturatzeko gurasoekin lehenengo elkarrizketa
Ebaluazioa
Kasu bakoitzean beharrezko diren tresnak erabiliz ebaluazio psikologikoa
Eskuhartzea
Umea edo nerabearekin bakarkako eskuhartzea
Aholkularitza
Guraso
Zubibarri Kalea 18
20560 Oñati
Gipuzkoa
TELF: 943 78 31 09
MUGIKORRA: 688 691 495
Osasun arloko zentru , zerbitzu eta establezimenduen erregistroa Zbk: 20 C.2.2. 8312