Dolua

DOLUA

Dolua galera baten aurrean ematen den erreakzio emozionala eta honi dagokion  egokitzapen pertsonala da.

Dolu prozesu batetik pasatzen ari diren pertsonak amorrua eta tristezia sentimenduak nabaritzen dituzte, lo falta, haien iritzi propioak zalantzan ipintzen dituzte… Norberaren doluaren bizipena desberdina da eta noizbehinka nabaritzen diren sentimenduak hain mingarriak diren ezen pertsonak profesional baten laguntza beharko dute doluaren prozesua aurrera eraman ahal izateko.

Dolu prozesuaren iraupena oso aldakorra da, eta ezaugarri desberdinen arabera iraupen hau hilabetetiuk urtetara joan daiteke.
Tratamenduan pertsona doluaren lantze prozesuaren ze fasean dagoen ebaluatzen dugu, hortik paziente bakoitzari egokitzen zaion tratamendua ezarri ahal izateko.
Dolu prozesuan dagoen pertsonak lau zeregin bete behar ditu:
1) Galera onartzea.
2) Galeraren aurrean agertu diren emozio eta mina lantzea.
3) Hildakoa ez dagoen testuingurura egokitzea.
4) Hildakoa emozionalki berriz kokatzea eta bizi izaten jarraitzea.

Dolua bukatutzat ematen dugu hemen eta orain gurekin dauden guztiekin berriro ere bizi nahi dugula aukeratu dugunean.

 

“Ezin duzu olatuak gelditu, baina surf egiten ikas dezakezu” 

Jon Kabat Zinn

Zubibarri Kalea 18
20560 Oñati
Gipuzkoa

TELF: 943 78 31 09

MUGIKORRA: 688 691 495

Osasun arloko zentru , zerbitzu eta establezimenduen erregistroa Zbk: 20 C.2.2. 8312